V Adikzioen prebentziorako tokiko plana. Irun, 2026-2030

Plan honen helburu nagusia biztanleriaren osasun integrala bermatzea da, gehiegizko kontsumoak eta jokabide problematikoak saihestuz. Osasun integralaz hitz egiten dugunean, ez gara soilik adi­kzioaz edo gaixotasunik ez izateaz ari. Osasunaren Mundu Erakundea-ren arabera, osasun integrala pertsona baten ongizate fisiko, emozional eta sozialaren egoera dinamikoa da; hau da, pertsonak ez du soilik gorputz osasuntsua, baizik eta psikologikoki eta emozionalki ere ondo egotea garrantzitsua da bere ingurunearekin harreman egokiak izateko eta bertan behar bezala garatzeko. Beraz, osasun integrala pertsona bakoitzaren gaitasun indibidualak indartzean datza, herritarrak beren bizi-proiek­tuetan ahalduntuz.