Sestaoko adikzioei buruzko I. Tokiko Plana 2023-2027

Adikzioei buruzko Tokiko Plana udalak herritarrekin duen konpromisoa da, eta indarrean dagoen bitartean arlo horretan bultzatu beharreko ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen ditu.

Planak erakusten du udalak nola uste duen beharrezkoa dela udalerrian jardutea, bere eskumenen arabera, drogen kontsumoan eta abusu-potentziala duten beste jokabide batzuetan (bideo-jokoen gehiegizko erabilera, apustuak…).

Adikzioei buruzko Tokiko Plana Euskadin indarrean dagoen Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legetik eratortzen da. Horren arabera, udalari dagokio bere lurraldean adikzioen plan espezifiko bat bultzatzea, lege horren eta dagokion jarduera-plan autonomikoaren jarraibide orokorrak toki-mailan gauzatzeko.

[Dokumentua gaztelaniaz soilik dago eskuragarri]