Adikzioena faktore anitzeko fenomenoa da, aldakorra eta jatorri askotakoa. Izan ere, azken urteotan, substantzien eta adikzioen inguruan kontsumo-eredu eta modu berriak ditugu, hala nola teknologia, online jokoak, kirol-apustuak… Horiek prebentziorako ekintzak behar eta arazo horietara egokitzea eskatzen digute.
Horretarako, ezinbestekoa da diagnostikoa gertu-gertutik egitea, eta hori dela-eta, aurreko planetan egin bezala, martxan jarri dugu parte-hartze prozesu bat, non udalerriko hezkuntza-zentroek eta horien guraso elkarteek, kultura-, kirol- eta prebentzio-elkarteek, osasun arloko langileek eta udal arlo guztiek izan duten tokia. Izan ere, substantziadun eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoari eta abusuari aurre egiteko iritzia eman digute, bai eta horiei lotutako arriskuei ere. Gure nerabeen artean teknologien kontsumoez eta erabileraz egin dugun inkestek emandako informazioa ere izan dugu esku artean.
Oraingo plan hau aurrekoaren ildo berean dago eginda, non prebentzioa jorratzea norberaren ardura aintzat hartzetik haratago doa, faktore pertsonalak eta ingurumenekoak ere kontuan hartzen dituelako.