Tokiko Plana herri mailan droga‐mendekotasunen aurrean eman diren erantzunaren oinarriak zeintzuk diren adierazten dituen irizpideez osatuta dago. Bere helburua sektore ezberdinen koordinazio eta planifikazioa da, mendekotasunei dagokienez, esku‐hartzeetan eraginkortasun eta efizientzia indartu eta honek emaitza positiboak eman ditzan prebentzio arloan.
Beharrezkoa da ekintzak planifikatu eta programatzea inplikatuta dauden eragile guztiek jarrai ditzaten, herriak dituen behar eta zailtasunez egin daitekeen diagnostikotik haratago.
Herri mailako prebentzio plan bat edukitzeak herriari hauen aurrean ekitea errazten dio, badauden baliabideak koordinatu, ekintzak planifikatu, arlo ezberdinetako profesionalen planifikazioa erraztuz, plana droga‐mendekotasunez haratago doazen mendekotasunen inguruko errealitate berriaren egokitzapena errazteko.