Tolosako Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana 2020-2025


Tolosako Udalak hiru hamarkada baino gehiago daramatza adikzioen fenomenoa aztertzen. Urteetan zehar, hasierako proiektua aldatzen joan da etengabe aldatzen ari den fenomeno baten beharrizan beti aldakorretara egokitzeko ahaleginean, hala nola adikzioetara.

Adikzioen prebentzio-lana etengabe egokitzeko ahalegin horretan, genero-ikuspegiak funtsezko presentzia izan behar du plan honetan. Urteetan, adikzioei ekitean, fenomeno horren ikuspegi androzentrikoaren eragina izan da, eta genero-ikuspegia txertatzeak ikuspegi hori gainditzen hasteko aukera emango digu. Horregatik, plan honetan, garrantzi handia eman diogu gizonen eta emakumeen desberdintasun eta behar espezifikoen azterketari, arrisku-faktore bereizgarriei eta esku-hartzeetan dauden joerei.

Plan honetako berritasun gisa aipatu behar dugu, halaber, adikzio-modu berriak sartzea prebentzio-objektu gisa, gero eta kezka handiagoa dagoelako Internet eta sare sozialak behar ez bezala eta/edo gehiegikeriaz erabiltzeagatik, eta IKTek sarbidea errazten dutelako eta beste adikzio-jokabide batzuk sustatzen dituztelako, hala nola ausazko jokoak.