Ordiziako Adikzioen Plana plangintza, antolamendu eta koordinaziorako tresna estrategikoa da, eta 2024-2028 aldian osasunaren sustapenaren eta adikzioen prebentzioaren arloan gauzatuko diren programa eta jarduera guztiak biltzen ditu.
Udalak, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazio-erakundea den aldetik, funtsezko zeregina du droga-mendekotasunen eta jokabide-adikzioen aurreko esku-hartzean, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean jasotzen den bezala. Toki-administrazioari honako eginkizun hauek esleitzen zaizkio: osasuna eta prebentzioa sustatzea, gizarteratzea, eskaintza kontrolatzea eta esku-hartzeak koordinatzea, arreta berezia jarriz prebentzio-ekintzetan, eta, zehazkiago, adingabeei eta gazteei eta biztanleriaren sektore ahulenei zuzendutakoetan.
[Dokumentua gaztelaniaz soilik dago eskuragarri]