Oñatiko adikzioen prebentziorako tokiko plana 2023-2028

Oñatiko Udalak hiru hamarkada baino gehiago daramatza menpekotasun fenomenoari arreta eskaintzen. Menpekotasunaren prebentzio lanak etengabe egokitzeko egin behar den lan horretan, genero ikuspegiak funtsezko presentzia izan behar du plan honetan. Urteetan zehar menpekotasunak lantzerako orduan ikuspegi androzentrikoren eragina nabaria izan da, baina genero-ikuspegia txertatzeak ikuspegi hau gainditzen hastea ahalbideratuko digu, izan ere, garrantzia handia eman diegu emakumezko eta gizonezkoen behar espezifikoen analisiari; arrisku-faktore bereizgarriak eta esku-hartzeetan dauden alborapenak.

Halaber, berritasun moduan, prebentzio objektu gisa menpekotasun forma berriak sartu direla aipatu behar dugu: Internetaren eta sare sozialen erabilera desegokia edota gehiegizkoa eta IKT-ek duten eragina ausazko jokoekiko menpekotasunak bezalako jokaerak bultzatu eta hauen sarrera erraztarazterako orduan.

Oñatiko menpekotasunaren plan berriak (2023-2028) udalerriak datozen bost urteetarako menpekotasunaren prebentzio arloan dituen konpromisoak biltzen ditu. Menpekotasunaren arloan aurrera eramango diren programa eta jarduketa multzoa islatzen dituen dokumentua sortu da, horretarako Oñatiko herritarren eta bertako erakunde eta instituzioen parte hartzea funtsezkoa izan delarik. Parte hartze hau lehentasunezkotzat jotzen da menpekotasunen gaur egungo beharrei erantzun eraginkor bat eman ahal izateko.