Mugikorrak eskolan. Araudiaren egoera eta ebaluatutako beste politika batzuk

Ikasleen mugikorren erabilera arautzeko eskoletan aplikatutako politikak ezagutzeko, gure inguruko herrialdeetan nola jokatzen duten esploratzeko dokumentuen berrikuspen bat egin da

Egiaztatu ahal izan da ikasleek eskolan mugikorrak erabiltzearen inguruko politikak oso desberdinak direla, baina, funtsean, hiru estrategia bereizten dira: a) gailu horien erabilera mugatzea, nahitaez bete beharreko arauen bidez; b) jarraibideak ematea, horien erantzuna bideratzeko, neurri horiek hartzera behartu gabe; eta c) eskola bakoitzak gaia nahi bezala erregula dezan uztea, hala de iure, nola de facto. Hurrengo berrikuspena, nagusiki, lehenengo bi estrategietan zentratzen da, horiek baitira interesgarrienak eta errazago identifika daitezkeenak.