2022-2026 aldian garatu beharreko programak eta esku-hartzeak jasotzen ditu adikzioen planak, osasuna sustatzearekin, prebentzioarekin, eskaintza murriztearekin, asistentziarekin eta gizarte-inklusioarekin lotuta, EAEko adikzioen VII. planarekin bat eginez eta zeharkako eta diziplina anitzeko ikuspuntu integraletik.
Hortaz, adikzioen alorrean udalerrian garatuko diren estrategien eta esku-hartzeen plangintzarako eta antolamendurako tresna da Leioako adikzioen plana. Adikzioak zeharkako ikuspegitik ulertuko dira eta planean, Leioako adikzioak prebenitzeko zerbitzuak garatutako esku-hartzeez gain, beste esparru eta udal-arlo batzuetako esku-hartzeak jasotzen dira, esaterako, hezkuntzakoak, kulturakoak, gazteriakoak, kirolekoak, gizarte-zerbitzuetakoak, herritarren segurtasunekoak edo emakumearen arlokoak; horiek guztiek eragina eta inpaktua dute planean.