Kerik Gabeko Guneak programaren ebaluazioa hondartzetan

Euskal Autonomia Erkidegoak badu Tabako-kerik gabeko Euskadi izeneko estrategia. OMEren Mpower Planaren barruan dago eta helburua da mundu bat lortzea non inor ez den egongo tabakoaren eta eratorritako produktuen kearen eraginpean. Alabaina, egungo araudia barneko espazioetara mugatzen da batez ere, eta aire zabaleko espazio gehienak ez erretzeko murrizketatik salbuetsita geratzen dira.

Horrela bada; Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Kerik Gabeko Guneak ekimena jarri du martxan. Herritarrak babesteko eta sentsibilizatzeko neurrien artean dago, eta honetan datza: kerik eta aerosolik gabeko ingurune gisa mugatzean erretzea debekatuta egon ez arren, ez erretzea gomendatzen den inguruneak (Osasun Saila, 2022).

Azterlan honen bidez, 2022ko udan Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzetan Kerik Gabeko Guneak programak tabakoaren kontsumoan eta tabako-kearen esposizioan izan duen eraginaren esplorazio-ebaluazio bat egin da.