Irungo adikzioen prebentzioari buruzko IV. Plana 2020-2024

Adikzioen prebentzioa ez da denboran zehar jarduteko eredu estatikoa, kontrakoa baizik: eredu dinamikoa eta malgua izan behar du, herritarrek unean-unean duten errealitatera egokitzen dena.

Horregatik, 1997an, Irungo Udalak Droga-mendetasunei buruzko I. Plana onartu zuen, eta horren ondoren, II. Plana 2004an eta Adikzioak Prebenitzeko III. Plana 2013an. Orain, 2020-2024 aldirako Adikzioak Prebenitzeko IV. Planarekin, prebentzio-eredua Irungo biztanleriaren egungo errealitatera egokitu nahi da.

Horretarako, II. Planaren ebaluazio sakona egin da, udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskolatutako guztizko biztanleriarekiko mendekotasuna duten substantzien kontsumoari buruzko inkesta-ikerketa bat egin da, eta hiriko pertsona esanguratsuen zein udalaren web-orriaren bidez beren iritziekin eta gomendioekin laguntzen duten pertsona askoren lankidetza izan da abiapuntua.