Getxoko adikzioen tokiko plana 2024-2029

Getxoko Adikzioen Plana plangintzarako, antolaketarako eta koordinaziorako tresna estrategikoa da, eta 2024-2029 aldian osasunaren sustapenaren eta adikzioen prebentzioaren arloan gauzatuko diren programak eta jarduerak biltzen ditu.

Udalak, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazio-erakundea den aldetik, funtsezko zeregina du droga-mendekotasunen eta jokabide-adikzioen aurreko esku-hartzean, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean jasotzen den bezala. Toki-administrazioari eginkizun hauek esleitzen zaizkio: osasuna eta prebentzioa sustatzea, gizarteratzea, eskaintza kontrolatzea eta esku-hartzeak koordinatzea, eta arreta berezia jartzea prebentzio-ekintzetan, eta, zehazkiago, adingabeei eta gazteei eta biztanleriaren sektore ahulenei zuzendutakoetan.

[Dokumentua gaztelaniaz soilik dago eskuragarri]