Esku-hartzeen eraginkortasunari buruzko ebidentzia berrikustea

Dokumentu honek adikzioen prebentzioaren arloan egindako esku-hartzeen eraginkortasunari buruz eskura dagoen ezagutza berrikusten du, eraginkortasun handieneko estrategiak identifikatzeko eta, hartara, prebentzio-politikak garatzeko jarraibide erabilgarriak eskaintzeko.

Horretarako, nazioartean garrantzi handiena duen literatura zientifikoa berrikusi da, eta gai horretan erreferentzia diren erakundeen web atariak kontsultatu dira, batez ere, Drogaren eta Toxikomanien Europako Behatokia, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoa eta Drogei buruzko Plan Nazionala. Aukeratutako dokumentazioa adikzioei aurrea hartzeko esku-hartzeetan —substantziarik gabeko adikzioak barne— eta haurren, nerabeen eta gazteen kasuan kontsumoa hasteko arriskua murrizteko esku-hartzeetan oinarritzen da. Azkenik, 98 dokumentu aukeratu dira, bibliografiaren atalean kontsulta daitezkeenak.