Ermuko Udalaren Adikzioei buruzko Plana 2018-2022

Prebentzio-politikek ekinean jarraitu dute azken urteotan, kontsumo arduratsuaren beharra azpimarratuz eta kontsumoari lotutako arriskuak murrizten saiatuz. Beharbada politika horien emaitza da aipatutako substantzietako batzuen kontsumoa txikiagoa izatea gaur egun duela urte batzuetakoa baino.

Gaiari ekiteko modu hori dela eta, objektiboagoa eta gardenagoa da herritarrei iristen zaien informazioa. Beraz, funtsezkoa da prebentzio-politikak garatzen jarraitzea, are gehiago gutxitzeko kontsumitzaileen portzentajea, jakinik kontsumo goiztiarrak ondorio oso kaltegarriak eragiten dituela nerabeen organismoetan. Garbi dago bizitzaren lehen urteetatik heldu behar zaiola gaiari, alor guztietan gainera: maila indibidualean, familian, eskolan eta gizartean.

Horrez gain, garrantzi izugarria du bizitzarako gaitasunak lantzeak (autoestimua, autonomia, gatazka-konponketa, komunikazioa eta entzute aktiboa, enpatia eta emozioen kudeaketa), bizitzan zehar aurkituko ditugun zenbait egoerari aurre egiteko tresna egokiak izan ditzagun.