Enkarterriko udalerrien Mankomunitateko Adikzioen Plana 2022-2026

Adikzioen alorrean inplikatuta dauden erakundeen eta eragileen aniztasuna eta heterogeneotasuna kontuan izanda, puntu honetan beharrezkoa da azpimarratzea plan, estrategia eta programa asko daudela martxan, Plan honek hartzen duen testuinguruan kontuan hartu beharreko elementuak osatzen dituzten erakundeen ekimenak, hain zuzen ere. Mankomunitatea osatzen duten udalerriak, hurbilen dauden lurralde-erakundeak diren aldetik, esparru egokia dira herritarren interesak eta nahiak bildu, aztertu eta asetzeko, bizi-baldintzekin eta bizikidetza-harremanekin zerikusia duen guztian.

Plan berri honen helburua da, alde batetik, garatzen ari diren eta behar bezala ebaluatu eta egiaztatu diren ekintzak jaso eta bultzatzea, eta, bestetik, detektatutako behar eta eskaera berriei erantzungo dieten ekintza eta estrategia berriak ezartzea.

Plana egiteko, orain arte garatu diren programen eta ekintzen ebaluazio teknikoak hartu dira kontuan, bai eta Enkarterriko Mankomunitatearen errealitatea aztertzeko eta plan honetan zuzenean eragiten duten legerietara egokitzeko sortutako partaidetza-prozesuen bidez detektatutako behar berriak ere.