Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 LEGEAK, 68.1 a) artikuluan, ondorengoa ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie beren lurralde eremuan Adikzioen udal-plana eta, oro har, adikzioen inguruko programak eta jarduerak egin, garatu eta exekutatzea, lege honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen Planean eta, hala badagokio, foro-planean xedatutakoari jarraikiz.
Legearen 71. artikuluak, gainera, ondorengoa ezartzen du: udal-planak plangintza, antolamendu eta koordinazioa tresnak izango dira eta udal eta udalaz gaineko eremuetan adikzioen arloan garatzen diren programa eta ekintzen multzo ordenatua jasoko dute; beti ere, Lege honen helburuei eta legea egiteko erabilitako irizpideei jarraituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen Planaren edukiarekiko koherentzia gordez.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamendekotasunen lehen Plan Lokala 1997an burutu zen. Ondorengo planek txertatutako programekin jarraitu dute, beti ere ekintzak hobetu, egokitu eta berrituz. IV Planean asmoa orain arte bezala lanean aritzea da.