Bideberri mankomunitateko adikzioen IV. Plana 2024-2028

Bideberri Mankomunitatea, Antzuola, Leintz-Gatzaga eta Elgetako herriek osatzen dute eta gizarte zerbitzuak zuzendu, garatu eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen.

Ondoren aurkezten den Bideberri Mankomunitateko Adikzioen IV Plan honen helburua, hurrengo bost urteetan gure herrietan adikzioen esparruan egingo den eskuhartzea zehaztea da.

Horretarako, gure herrietan bideratuko diren esku-hartzeak oinarri gisa hartuta eta lan ildo bat jarraituz, plangintza bat egin da eta honek barne hartzen dituen programa , proiektu eta horiek ebaluatzeko tresnak zehazten dira.