Plan honen helburu nagusia da tresna eta ezagutza erabilgarriak ematea, Arrigorriagako herritarren adikzioei aurre egiteko. Helburu horri begira, urtero programak, proiektuak eta jarduerak garatzen dira udalerrian (aurrerago azalduko dugu zertan diren), eta etengabe berrikusten dira, ematen duten erantzuna errealitatearen aldaketei egokitzeko.
Etengabeko gizarte bilakaerak esku hartzeko arian ariko garapen duen eredua baldintzatzen du; hori dela eta, Adikzioen Toki Planak indarrean izateko epe zehatza dauka eta indarraldi epe zehatza duen Eusko Jaurlaritzaren Plangintzan oinarritzen da. Horren guzti horren helburua da eraginkortasuna handitzea eta unean uneko markoaren arabera aurrera eraman daitezkeen ekintzak eta jarduerak gaurkotzea.
Prebentzio ekintza elkarri lotutako oinarrizko hiru ekintzatan zehazten da: informazioa, aisialdia kudeatzeko ereduak eta sustapena.