Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Plana Azkoitiko Udalak arlo horretan dituen estrategiak eta jarduerak planifikatzeko, antolatzeko eta koordinatzeko tresna da, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legeak ezartzen duen bezala.
Plan hau gizarte-zerbitzuetako sailak hainbat gizarte-eragilerekin batera egindako lanetik sortu da, eta sailen arteko ezinbesteko lankidetza du; herritarren interesak eta nahiak bildu, aztertu eta asetzeko beharrezko esparrua izan nahi du, bizi-baldintzekin eta bizikidetza-harremanekin zerikusia duen guztian; eta komunitateak berak duen ahalmena garatzen saiatzen da, guztien ahaleginarekin Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Planaren eraginkortasuna biderkatzen lagun dezan.