Bergarako Adikzioen prebentziorako V. Tokiko plana 2022-2026

Bergarak herriko behar eta berezitasunei egokitutako adikzioen prebentziora bideratutako tokiko planetan bide luzea du. Indarraldian egon den azkenengoa IV Tokiko Plana da 2015etik 2020ra (biak barne) martxan egon dena.

Plana indarrean egon den urteetan EAEko Adikzioen Plan aldaketa, beraz testuinguru eta egitura aldaketa, baliabide pertsonalen aldaketak eta osasun-larrialdia egon dira bitarte, eta horrek Planaren garapena zaildu du.

Horrela, azkeneko Planaren indar-epea bukatuta, ezinbesteko bilakatzen da udalerriko egoera berriz ere baloratzea, alde batetik kontsumo, ohitura, adikzio eta erabilerari erreparatuz eta beste alde batetik planak izandako onurak eta ahuleziak aztertuz. Helburua, orain arte argitaratu diren ikerketa berri eta lehenengo Planetik eskuratutako ezagutzaz baliatuz, estrategia-ildo, programa, proiektu eta ekintzak egoera berri honetara egokitzea da. Guzti hau Bergarako Adikzioen Prebentziorako V. Planean bildu da, lau urteko iraupena duelarik (2022-2026).