Drogomendekotasunei buruzko Portugaleteko Udalaren IV. Plana 2017-2026

Drogen eta gehiegizko erabilera bultza dezaketen jokabideen inguruko Udal Estrategia Udalaren eta Portugaleteko herritarren arteko konpromisoa izatea nahi dugu. Bere barnean hartuko ditu bere filosofiaren ildo nagusia, gizartea eta drogen zein jokabideen arteko harremanaren interpretazioa eta garatu beharreko gidalerro nagusiak. Halaber, estrategian parte hartu duten talde teknikoen eta erakunde sozialen ekarpenetan oinarrituta, erreferentzia dokumentu honek aztertuko du zeintzuk diren udalaren esku-hartzerik egokienak unean uneko drogen eta jokabideen arriskuen aurrean.

Proposamen honek, ezinbestez, komuneko elementu asko izango ditu lurraldeko (baita beste lurralde batzuetako ere) gainontzeko udalerri edota  mankomunitateetako planekin. Era berean, ezaugarri jakin batzuk izango ditu: herriaren ezaugarriak, sortzen diren egoeren nolakotasunak, unean uneko esku-hartzea burutzeko lehentasunezko gidalerroak eta garatu beharreko politikarik arrakastatsuena lortzeko behar diren ezagutzak.