Txorierriko zerbitzuen Mankomunitateko esku-hartze komunitarioko eta osasuna sustatzeko 2025-2030 plana

Txorierriko Mankomunitatearen Esku-hartze Komunitarioko eta Osasuna Sustatzeko Plana Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta hura osatzen duten udalerriek bultzatutako tresna da, eta adikzioen fenomenoari zentzu zabalenean (legezkoak, legez kanpokoak eta jokabidezkoak) modu integralean heltzea du helburu.


Planak estrategiak eta esku-hartzeak proposatzen ditu, bi esku-hartze mailaren inguruan egituratzen direnak (unibertsala eta selektiboa) eta jarduera-eremuetan banatuta daudenak (eskola, familia eta komunitatea). Batez ere, eskaria murriztera (arriskuak prebenitzera eta gutxitzera) bideratutako ekintzak biltzen ditu, bere eskumen-eremuan eskaintza gutxitzearekin eta kontrolatzearekin lotutako alderdiak ahaztu gabe.