2016an, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko Adikzioak Prebenitzeko I. Plana argitaratu zuen. Abiapuntutzat hartu zen erreferentziazko dokumentu bat izatea, substantzien eta portaeren abusu eta adikzioen prebentzioaren arloan eskolan, familian eta komunitatean aldez aurretik egiten ziren esku-hartzeak gidatu eta koordinatuko zituena.
Indarraldia amaitu ondoren, ezinbestekoa da udalerriak kontsumoei, erabilerei, gehiegikeriei, ohiturei eta adikzioei dagokienez duen egoera berriz ebaluatzea, bai eta planaren beraren arrakasta-tasa eta antzemandako akatsak egiaztatzea ere. Helburua da lehentasunezko ildoak, programak, proiektuak eta ekintzak agertoki berri horretara egokitzea eta aldi horretan sortutako ezagutza aplikatzea, bai argitaratu diren ikerketa berriei dagokienez, bai I. Plan horren ebaluazioari dagokionez. Hori guztia Amorebieta-Etxanoko Adikzioak Prebenitzeko II. Planean murgildu da, lau urteko indarraldiarekin (2021-2025).
[Dokumentua gaztelaniaz soilik dago eskuragarri]