Plan hau osasunaren sustapena eta adikzioen prebentziorako tresna estrategiko bat da, bertako errealitatea kontuan hartzen duena eta komunitatearen beharrizan zehatzei erantzun nahi diona. Ez da kanpotik inposatutako ekintza-multzo bat, baizik eta udalerri haietako eragile eta herritarren artean eraikitako proposamena, parte-hartzean eta lankidetzan oinarrituta. Bere helburua prebentzioa sustatzeaz gain, osasunaren ikuspegitik abiatuta, ingurune osasungarriagoak sortzea eta ahultasun egoerak murriztea da.
Dokumentu honek adikzioen ikuspegi integrala hartzen du, bai substantziakoak bai jokabide adikzioak bar hartuz. Era berean, esku-hartze maila desberdinak jasotzen ditu (unibertsala eta selektiboa) eta hainbat esparrutan (eskola, familia, komunitatea, aisialdia…).