Gernikan azken urteotan garatutako esperientziak atea ireki behar du, Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Ibarrengelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz y Sukarrieta udalerriek osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko helburu estrategikoekin bat egin ahal izateko. Helburu hauek lortzeko bidean garrantzitsua da biztanleriaren sektore guztien esku-hartzea, alkatetzetatik eta alderdi politikoetatik hasita, gizarte-, kultura-, kirol-, jolas- eta aisialdi-elkarteetara, ikastetxeetara, familietara, osasunera, tokiko eta autonomia-erkidegoko polizietara.
Azken batean, guztion artean eta guztiontzat, gazteekiko, sozialki edota ekonomikoki behartsuenekiko eta adikzio-arazo duten edo izateko arriskua duten pertsonekiko konprometituago, justuago, osasuntsuago orekatsuagoa den gizarte bat lortu ahal izango dugu, guztion lankidetzaren bidez.
Adikzio-modu berriak prebentzioaren xede gisa gehitu dira, gero eta kezka handiagoa dagoelako Internet eta sare sozialak modu desegokian edota gehiegikeriaz erabiltzen direlako, eta bestalde, IKTek beste jokabide-mendekotasun batzuen sarbidea errazten dutelako eta sustatzen dituztelako, hala nola ausazko jokoak. Eta hori guztia aurretik egon diren adikzioak ahaztu gabe. Egoera horretatik sortu da Busturialdeko Mankomunitatearen Adikzioen I. Plana.