Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalek drogamendekotasunei buruzko plana onartu zuten 2004an, eta harrezkeroztik, gaur arte luzatu dute. Orain, gizartean eta kontsumo moduetan gertatu diren aldaketen ondorioz, bi udalen artean Adikzioei buruzko Plan berria egitea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzako Adikzioen VII. Plana oinarri hartuta.
Plan horretan osasunaren sustapena, kaltetutako pertsonen prebentzioa, eskaintzaren murrizketa, laguntza eta gizarteratze alorreko programak eta esku-hartzeak jasotzen dira.
Prebentzioan etengabe aldatzen ari den errealitate batean gertatzen diren fenomeno berriak antzematea eta aurre egiten jakitea bezain garrantzitsua da eskuhartzeak denboran mantentzea eta testuinguru guztietan sakontzea. Horrela, gurasoei, nerabeei, hezkuntza maila guztietako ikasleei zein irakasleei eta jai-giroan dauden gazteei zuzendutako programak biltzen ditu Planak.