Adikzioen IV. Tokiko Planak (2018-2022) datozen bost urteetan prebentzio-arloan udal-politikak dituen konpromiso guztiak jasotzen ditu. Zarauzko udalerrian bizi-kalitatea eta ongizate bio-psiko-soziala hobetzeko adikzioen arloan egingo diren programa eta jardueren multzo ordenatua jasotzen duen plangintza-, antolamendu- eta koordinazio-tresna da.
Dokumentu honetan, alde batetik, Zarauzko gazteei buruzko datuak agertzen dira, eta droga-kontsumoari eta beste mendekotasun batzuei buruzko datu garrantzitsu batzuk erakusten dira. Bestalde, IV. Tokiko Planean jasotako ildo, helburu eta ekintza nagusiak laburbiltzen dira.
mendekotasunak.
Plan honetan planteatutako prebentzio-ekimen horien garapenean herritarrak eta eragile komunitarioak inplikatzearen garrantzia nabarmentzen da, guztion zeregina dela ulertuta. IV. Mendekotasun Plan honen diseinuan eta prestaketan parte hartu duten pertsona guztien lankidetzari eta inplikazioari esker egin da Plana.