Hondarribiko prebentzio komunitarioko V. Udal Plana 2023-2027

Plan hau ikuspegi berritzaile batetik abiatzen da, adikzioen prebentzio komunitarioaren beharretara egokitua, eta irizpide eta jardunbide egokiak hartzen ditu kontuan, Hondarribian garatutako beste plan batzuen ebidentzian eta esperientzia arrakastatsuetan oinarrituta. “Osasuna eta bizimodu osasungarriak sustatzeko” udal-politikaren barruan dago; ildo horretan, udal-politikak bultzatutako beste ekintza batzuei lotutako tresna da plana.

Adikzioen udal plana partaidetzatik diseinatuta dago, eta plan horretan inplikatutako eragile komunitarioen parte-hartze aktibo eta etengabera irekita dago.