Drogazaletasun arazoari erantzun zehatzak eta eraginkorrak antolatzerakoan, gizarte politika zabal batean sartu behar dira, hau da, herritarren osasuna eta bizi baldintzak hobetzeko gauzatuko diren ekintzen barruan. Horrela bada, Herri Plangintza tresna bateragarria izango da, udalerriaren bitarteko eta baliabide desberdinetatik eskainiko diren erantzunei koherentzia emateko gai izango dena.
Metodologia aldetik, metodologia partehartzailea eskaini nahi da, giza taldearen integrazioa, partehartzea eta elkarlana benetakoa izan dadin. Hau guztia esan ondoren, argi geratzen da Tokiko Planaren jarduera eta ekintzak dibertsifikatu egin behar direla, helburu-sorta zabalago bati aurre egiteko. Azken finean, ikuspuntu zabalagoa hartzea droga-kontsumoarekin loturiko arazoak saihesteko estrategiarik hoberena baita.