Arrasateko adikzioen prebentziorako plana 2020-2024

Udal-plan hau, 2020-2024 epealdian Udalak drogen mendekotasunen eta adikzio jokabideen prebentzioan garatuko dituen esku hartzeen markoa zehaztera dator.

Bertan, adikzioen prebentzioan Udalak dituen eskumenak azaltzen dira, eta Arrasateko drogen kontsumoen egoerara hurbiltzeko, jasota datoz, Kalexka elkarteak 2018 amaieran, Arrasaten drogen kontsumoei lotuta eginiko beharren azterketatik ateratako ondorioak, San Juan de Dios Ospitaleak 2018-2019 ikasturtean DBHko ikasleei pasatako inkestetatik ateratako emaitzak eta adikzioen prebentzio plana garatzeko AGIPAD elkarteak dinamizatutako eztabaida taldeetan, herriko hainbat eragilerekin ateratako ondorioak ere.

Guzti hau kontuan hartuta, eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen VII. Plana oinarri hartuz, zehaztu dira Arrasateko Udalak adikzioen prebentzioaren arloan garatuko dituen lehentasun ardatzak, helburuak eta ekintzak. Orain plana garatzea dagokigu eta horretarako ezinbestekoa izango da Arrasateko erakunde eta eragile ezberdinen lankidetza eta koordinazioa.