Planak adikzioei buruzko udal politikaren hurrengo urteetarako konpromisoak jasotzen ditu. Plangintza, antolaketa eta koordinaziorako tresna da, eta udalerrian Adikzioen arloan datozen urteetan egingo diren programen eta jardueren multzo ordenatua jasotzen du.
Planaren oinarria udalerriko Adikzioen errealitatearen azterketa osoa egitea da, esku-hartzeak egokitzeko eta hautemandako arlo, kolektibo edo beharretan arrakasta izateko probabilitate handiagoarekin eragiteko. Horretarako, inkestak egin zaizkie 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei, eta informazio garrantzitsua bildu da hainbat eremutako profesional, elkarte eta erakundeekin egindako eztabaida-taldeen bidez.
Halaber, osasunaren eta Adikzioen arloan garatutako ekintzek udalerrian duten eragina balioztatu eta aztertu da, eta proposamenak Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen VII. Planean ezarritako jarraibideetara egokitu dira.