IV. Plan honek jarraipena ematen die Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak Adikzioen Prebentziorako ondoz ondoko Foru Planen bidez garatu dituen esku-hartze esparru-ildoei.
2017-2022 aldirako Foru Planean jasotako ekintzen azterketa eta ebaluaziotik abiatzen da, eta esku-hartzeak eguneratzen ditu, Arabako landa-eremuaren ezaugarri soziodemografikoak eta kontsumoen errealitate berriak kontuan hartuta. Era berean, covid-19ak eragindako pandemiaren bilakaeraren ondoren agertzen diren aukera eta erronka berriak txertatzen ditu, eta horiek behatzen jarraitu beharko da eta kontuan hartu beharko dira baliabideak eta esku-hartzeak agertoki aldakor berrietara egokitzeko.
Plan hau Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen mendeko Prebentzio Komunitarioko Foru Zerbitzuen bidez ezartzen da Arabako landa-eremuan, eta erreferentziazko elementuak dira Arabako Lurralde Historikoan adikzioak prebenitzeko jarduerak garatzeko, Gasteizen, Laudion eta Amurrion izan ezik.