V. Planak jarraipena emoten deutso Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatearen Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuak orain dala 30 urtetik egiten dauen beharrari, eta tresna eraginkorra izan gura dau adikzinoen errealidade konplexu eta dimensino anitzekoari erantzuna emoteko. Izan be, horretarako, ikuspegi orokor, kolektibo, integral eta koordinatua behar da, programak, proiektuak, helburuak eta osasuna sustatzeko eta adikzinoak prebenitzeko ekintzak zuzenean edo zeharka partekatzen dituen arloen, erakundeen eta organismoen artean.
Dokumentu honen abiapuntua dira, batetik, proiektu hau hasi arte garatu diran programen eta proiektuen aldez aurreko ebaluazinoa, eta, bestetik, herritarren artean adikzinoen fenomenoaren ganeko errealidadearen diagnostikoa. Azken urratsa plangintza operatibo bat egitea izan da. Plangintza horretan jasoten dira lehentasunezko ildoak, estrategiak, helburuak eta gure xede diran kolektiboei zuzendutako ekintzak, hau da, ume, nerabe, gazte eta herritar guztiei zuzendutakoak.