V. Planean, adikzioen inguruan Udalak datozen urteetarako hartutako konpromisoak jasotzen dira. Plangintzarako tresna bat da Plana; osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko asmoz datozen bost urteetan gauzatuko diren programak eta esku-hartzeak jasotzen ditu planak.
Adikzioen Planak 2021-2026 denboraldian garatu beharreko programak eta esku-hartzeak jasotzen ditu, hain zuzen ere osasunaren sustapena, adikzioen prebentzioa, eskaintzaren murrizketa, laguntza eta gizarteratzea ardatz dituzten programak eta esku-hartzeak, adikzioen EAE-ko VII. Planarekiko koherentzia gordez eta diziplina anitzeko ikuspegi transbertsal eta integralaren bidez landuz.
Plan honek aldaketa nabarmen bat dakar, aurreko planarekin alderatuz: adikzioak modu globalean lantzen ditu. Esku-hartzeak ez dira droga mendekotasunetara bakarrik mugatzen, esku-hartzeak substantziarik gabeko adikzioetara ere zabaltzen dira, halako adikzioen adibide nabarmenetakoak direlarik teknologiak, bideo-jokoak, Interneteko jokoak, ausazko jokoak eta apustuak.