Planaren asmoa zera da, dauzkagun jakintzak eta ebidentziak erabiltzea eta esku-hartzearen zerbitzura jartzea Gasteizko udalerriaren eskura dauden baliabide eta eskumenekin jarduera efiziente eta eraginkorrak garatu ahal izateko.
Tokiko Plana 2011-2015eko EAEko Mendekotasunen VI. Planean xedatutakoaren esparruan kokatzen da. Berrikuntzetako bat da esku-hartzea droga-mendekotasunetik adikziora zabaltzen dela, mendekotasuna sortzea eragin dezaketen beste portaera batzuetara hurbilduz. Beraz, Udalak garatuko dituen esku-hartze gehienak arrisku-faktoreak murriztera eta babes-faktoreak sustatzera bideratuko dira, horrela Planaren onurak beste nahasmendu batzuetara ere irits daitezen.
*Oharra: euskaraz, soilik Planaren laburpen exekutiboa dago eskuragarri. Plan osoa ikusteko, kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa.